XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Katagorria. Zuhaitzetan egiten du bizitza, nahiz eta lurrean ere ibili.

Lurbira osoan mota askotariko karraskariak bizi dira.

Euskal Herrian bertan, egun ez dago 47 ugaztun mota besterik eta hauetarik 17 karraskariak dira.

Animalia hauk, belar jaleak edo fruitu jaleak dira.

Berezia da animalia hauek duten jateko era.

Oso luzeak dituzte hortzak eta etengabe ari zaizkie hazten eta hazten.

Hortz hauk gehiegi ez luzatzearren karraskatzen dituzte harrapaturiko gauza guztiak.

Karras-karras eginaz apurtzen eta xahutzen dituzte gauza guztiak.

Egurrari kentzen dizkioten ezpal ttikiak, haginen bidez mamurtzen dituzte, hemendik datorkie karraskari izena.

Batzuk, katagorri eta muxarra bezala, zuhaitzetan bizi dira.

Katagorria hosto iraunkorreko oihanetan bizi da, batez ere.

Lurrean ere ibiltzen da.

Karraskarien artean ere badira lurpean bizi direnak eta satorraren antzera belardietan lurpilak egiten dituztenak.

Sagu eta arratoinak ere karraskariak dira.

Egun, gizonari loturik bizi dira eta honen bitartez zabaldu dira lurbira osoan.

Zikinkeria eta zaborreria dagoen tokitan ugaritzen dira erruz bertako gizakien arriskurako.

Izan ere izurria kutsa dezakete.